Korrika Eguna ospatzen ari dira gaur lezoarrek,egun osoko egitarauarekin.
Korrika Egunak luze joko duenez, eguerdiko herri bazkarian, energia pilatu dute lezoarrek.
2o.Korrika gero eta gertuago dago, eta Lezon, gaur, harrera egin aurreko atarikoetan murgilduta dabiltza.
Korrika Eguna ospatzen ari dira goizetik.
Bertsolariak, txistulariak, muxikoak… goizean izan da giro. Eguerdian Tiñelun elkartu dira, herri bazkarian, eta arratsaldean oraindik ere izango dute zer ospatu, Gurutze Santuaren plazan, zein Saldise Plazaren estalpearen babesean.
16:30ean zumba saioa izango da Gurutze Santuaren plazan, eta ordu berean, Nau taldearen kontzertu akustikoa Saldisen.
17:30ean, berriz, haurrentzako askaria eta jarraian, Apaxi ipuin kontalaria, biak Gurutze Santuaren plazan, eta azkenik, 19:00etatik aurrera, Saldisen, dantzaldia Gabezin taldearekin.