Porlanak bebestuta dagoen ingurua kaltetuko duel iritzi dio talde ekologistak, eta ondorioz, garai bateko ontziralekua lehengora itzultzea eskatu dio.
Ontziralekuarekin tentuz jokatzeko eskatu du Eguzkik, eta ondare kontsidera daitekeen aztertzeko eskatu.
Donibanen lanak egin berri dituzte, puntetan, Alabortza inguruan. Mendi magalak egonkortzeko harrizko horma jarri dute, lur jauziak egon ez daitezen, eta bide betez, beste hainbat berritze lan egin dituzte hondartza inguruan.
Eguzki talde ekologistak, ordea, egin dituzten lanak ingurunearen kaltetan izango direla uste du, eta hori dela eta bi eskari egin ditu: udalari lanak eteteko eskatu dio, eta garai bateko ontziralekua lehengora itzultzeko eskatu, bota duten porlana kenduta; eta aldundiari, garai bateko ontziralekua ondare historiko-arkeologiko gisa gorde behar den azter dezan eskatu dio.
Eguzkik gogorarazi du Alabortza Natura 2000 sarearen parte dela, eta jende gutxi dabilenean bertan mehatxatutako bi hegazti mota atseden hartu ohi dutela ohartarazi du.
Era berean, ontziralekuarekin “tentuz” jokatzeko eskatu dute, “denon ondare izan daitekeena gal ez dadin”.