Duintasunak agerraldia egin du manifestaziora deitzeko.
Duintasunak Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak manifestazioa egingo du astelehenean (hilak 10) Donostian. Pentsio duinak eskatuko dituzte bertan, eta bat egitera deitu dituzte herritar guztiak gaur eguerdian Errenteria-Oreretan egin duten agerraldian. LAB, ELA, Steilas, eta ESK-CUIS sindikatuek, GOT (Grupo Oarso Taldeak) Pontikako Auzo Elkarteak, Errenteria Irabaziz, Podemos eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Kartak babestu dute gaurko agerraldia.
183.384 pentsiodun daude egun Gipuzkoan, biztanleriaren %26, eta horien erdiak 1.080 eurotik beherako pentsioak kobratzen ditu Duintasunak emandako datuen arabera. Horien artean, emakumeek dituzte pentsiorik baxuenak. 43.660 alargunen artetik, %90 dira emakumeak, eta batez beste, 743 euroko pentsioa jasotzen dute. Beste datu bat ere eman du Duintasunak, DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko gutxieneko Errenta kobratzen dutenen %27 pentsionistak dira, eta horietatik %67 emakumeak.
Errealitatea “gordina” dela salatu du Duintasunak: “Kezkatzeko moduko errealitate baten aurrean gaude, eta kontua da, etxe askotan gorriak ikusten ari garela hilabete amaierara iristeko edo zailtasun handiz egiten dugula”. Errealitate gordin horren parte direnek ez dutela onartuko politikariek eta Eusko Jaurlaritzak “miseria gorrian” bakarrik utz ditzan erantsi dute agerraldian bildutakoak, “gure pentsioen erosteko ahalmena bermatu gabe eta duintasunik gabeko zahartzaroarekin”.
Pentsioak ez direla bakarrik adineko pertsonen arazoa esan dute, bestalde, “gure arazo handienetako bat da”, eta horren harira, manifestaziora deitu dute hilaren 10ean, astelehena. Donostiako Bulebarretik abiatuko da 12:00etan pentsio duinen alde.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.