Begiraleentzako izen-ematea epea maitzean zabalduko dutela iragarri du Gazteria Departamentuak.
Pasaiako Udalak urtero antolatzen ditu udaleku irekiak, uztailean.
Uztaileko udaleko irekietan lan egin nahi duten begiraleentzat, udalak jakinarazi da maiatzaren 2tik 11ra bitartean zabalduko dutela izen-emate epea.
Era berean, Gazteria Departamentuak ohartarazi du hautaketa prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.
Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea.
Hautagaiek, edonola ere, proba bat egin beharko dute eta merituak ere baloratuko zaizkie.
Begiraleentzako hautaketa probak Urtintxa Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu maiatzaren 12an, ostirala, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61ean dagoen Udal Euskaltegian, 18:00etan.
Hautatuek oinarrizko formazio ikastaro batean hartu beharko dute ondoren, udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta bestelakoez gutxieneko heziketa jasotzeko.
Ikastaroa Arrokaundieta gazte aterpetxean izango da ekainaren 2an eta 3an eta nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea udalekuetan lan egin ahal izateko.
Interesdunek maiatzaren 2tik 11ra, 9:00etatik 14:00etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- dagoen Gazteria Departamentura jo behar dute.
Informazio gehiago
posta elektronikoz eska daiteke, edota
udalaren webgunean eskuratu. Telefonoz ere bada kontsulta daiteke, 943 004 330 telefono zenbakira deituta.