Zabalik da kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea.
Uztailaren 6tik 10era bitartean. Halaxe ospatuko dituzte aurten Antxoko sanferminak, ostegunarekin hasi eta igandean bukatzeko. Antxoko Jai Batzordea hasia da festak antolatzen, eta jada urrats batzuk egin ditu bide horretan, kartel lehiaketa antolatzea kasu.
Proposamenak maiatzaren 22ra bitartean aurkez daitezke, Kultura eta Hezkuntza Sailean (Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61. zenbakian). Kartel irabazleak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta, horrez gain, jaietan urtero argitaratzen den aldizkariaren azala izango da.
Irabazleak 200 euro jasoko ditu eta baita lau lagunentzako bazkaria Leunda tabernan.
Oinarriak