Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote Oier Gomez euskal preso gasteiztarrari. Gomezen muturreko egoera salatzeko, elkarretaratzera deitu du Sare Herritarrak bihar 19:30ean Niessenen.
Oier Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote sendagileek.
Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote Oier Gomez euskal preso gasteiztarrari. Ewing sarkoma du, metastasia eragin dio euskal presoari buruan eta pelbisean eta oso larri dago. Gomezen muturreko egoera salatzeko, elkarretaratzera deitu du Sare Herritarrak bihar 19:30ean Niessenen.
Frantziako Estatuko Meaux Chauconin Neufmontiers espetxean dago Gomez, eta Frantziak etzi aztertuko du larri gaixo dagoen euskal presoaren askatasun eskaera. Sarek elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.
Hamahiru dira une honetan larri gaixo dauden euskal presoak. Horien artean, Aitzol Gogorza oreretarra aurkitzen da.