Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erromeriak hartuko du Bizarain mendia San Marko eguna ospatzeko

San Marko eguna ospatzeko erromeria egingo dute aurten ere Bizarain mendian. San Marko gotorlekuaren inguruan antolatu dute festa udalak eta hainbat eragilek elkarlanean eta kirola, tailerra, musika eta herri kirolekin osatu dute hilaren 23ko (igandea) egun osoko egitaraua.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/04/19

Herritarrak, San Markoko zelaian

San Marko eguna ospatzeko erromeria egingo dute aurten ere Bizarain mendian. San Marko gotorlekuaren inguruan antolatu dute festa udalak eta hainbat eragilek elkarlanean eta kirola, tailerra, musika eta herri kirolekin osatu dute hilaren 23ko (igandea) egun osoko egitaraua. Autobus zerbitzua jarri dute Bizarain mendiraino hurbiltzeko eta azken hori, 20 minutuero abiatuko da Morrongileta kaletik 10:00etatik 13:40era bitartean. Arratsaldez, 40 minutuero emango du zerbitzua, 16:00etan hasi eta 18:40ak arte. Bizarain menditik jaisteko, berriz, 10:20etik 14:00etara 20 minutuero irtengo da autobusa, eta arratsaldez, 40 minutuero 16:20 eta 19:00ak artean. Egun pasa Bizarain mendira oinez hurbildu nahi dutenek taldean egiteko aukera izango dute, gainera. Izan ere, 10:00etan abiatuko da Foru Plazatik VII. Erromeria Martxa. San Markorako Igoera San Markorako Igoera Krosa egingo dute, bestalde. EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen du lasterketa hori. 09:30ean hasiko da igoera, eta 11:00etan egingo dute sari banaketa. Guztira 11.800 metro izango ditu, 600 metroko desnibel metatuarekin. 16 urtetik gorako mendizale eta kirolariek parte hartu ahal izango dute, fitxa federatua izan ala ez. 300 parte-hartzaile izango dira gehienez. Izena emateko azken eguna hilaren 23a izango da eta prezioa berriz, 15 euro. Dortsalak lasterketaren egunean bertan banatuko dira, 08:00etatik aurrera, Errenteriako Udaletxeko arkupeetan. Egitaraua
  • 09:30: San Markorako Igoera Krosa
  • 10:00-14:00: Artista Liburuaren tailerrak 6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.
  • 10:00: VII. Erromeria Martxa San Markora Foru Plazatik abiatuta.
  • 11:00: Krosaren sari banaketa.
  • 12:00: Erromeria Udal Txistulari taldearen eta Errenteria Musikaleko ikasleen eskutik.
  • 13:00-14:30: Animazioa Doike taldearen eskutik.
  • 13:00: Herri kirolak.
  • 14:00-16:00: Naturarekin jolas tailerrak haurrentzako.
  • 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate jana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.