[Informazio eguneratua] Matxura konpondu eta ura eman dute
Gelasio Aranburuko lanek eragin dute arazoa, hilabeteko epean, bigarrenez.
Urak kalea hartu du beste behin Pasai Antxon. Lehengo martxoaren 31n gertuta antzera, oraingoan ere, Gelasio Aranburu kalean egiten ari diren lanek sortu dute arazoa. Matxuraren ondorioz ur zerbitzua eten behar izan dute barrutian.
Goiz osoa eman dute antxotarrek urik gabe, eta hasiera batean udalak konponketa lanek iluntzera arte iraungo zutela iragarri duten arren, ura lehenago ematea lortu dute. 15:3oaz geroztik bada ura berriro Antxon.
