Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oier Gomez etxeratzearen aldeko aldarri ozena

Frantziako Justiziak gaur aztertu du Oier Gomez euskal presoari zigorra eteteko eskaera eta astelehenean, hilak 24, emango du erantzuna.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/04/19
Oier Gomez euskal preso gasteiztarra aske uztea eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Niessenen.

Oier Gomez euskal preso gasteiztarra aske uztea eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Niessenen.

Sei hilabeteko bizi itxaropena eman dioten Oier Gomez euskal preso gasteiztarrari babesa erakutsi eta aske uztea eskatu dute gaur Niessenen Sare Herritarrak deitu duen elkarretaratzean. Frantziako Justiziak gaur aztertu du Oier Gomez euskal presoari zigorra eteteko eskaera eta astelehenean, hilak 24, emango du erantzuna.  Parisko Pitie-Salpetriere ospitalean dago Gomez, espetxe zerbitzu ospitalizatuan, eta gaixotasunaren larria dela eta,  ospitalera joan dira epailea eta prokuradorea. Ewing sarkoma du, metastasia eragin dio euskal presoari buruan eta pelbisean eta oso larri dago. Gomezen muturreko egoera salatu dute bildutakoek, eta maiatzaren 6an, larunbata, larri gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeko Sarek deitutako manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. Autobusa ere antolatu dute manifestaziora joateko. Landaren jarri dute izena emateko zerrenda eta Panierreko zubitik irtengo da 15:30ean. Gomezen abokatuaren eskaera onartuko balute ere, horrek ez luke ekarriko euskal presoa berehala askatzea, Frantziak ezarritako zigorraz gain Espainiak eta Portugalek euroagindua eskatu dutelako. Bi eskaera egin ditu Espainiak, eta bat Portugalek. Horiek berraztertzeko, asteazkenean egingo dute auzi saioa, eta egun horretan bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen eta Baionan. Hamahiru dira une honetan larri gaixo dauden euskal presoak. Horien artean, Aitzol Gogorza oreretarra aurkitzen da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.