Allerru Txirrindularitza Eskolako kideek Espainiako Pistako Txapelketan sei domina irabazi dituzte, horietatik bost urrezkoak.
Ekhiñe Rivas eta Ekain Gimenez, dominak lepoan.
Joan den asteburuan Espainiako Pista Txapelketa jokatu zuten Tafallan (Nafarroa). Bertan izan ziren Allerru Txirrindularitza Eskolako kideak, eta domina uzta ederra lortu zuten.
Ekain Gimenezek urrezko lau domina irabazi zituen, abiadura, jazarpen, keirin eta taldekako jazarpen modalitateetan. Ekhiñe Rivasek, berriz, urrezkoa irabazi zuen taldekako jazarpen proban, eta brontzea abiaduran. Emaitza oso-oso onak. beraz, lortu zituzten Lezoko taldekoek.
Espainiakoan lortutakoa ez da kasualitatea. Izan ere, Allerrukoak izugarri ondo ibili direlako Gipuzkoako Ligan nahiz Txapelketan, baita Euskal Herriko Txapelketan ere. Zorionak!