Donibane kaleko saneamenduaren proiektua idazteko azterketa geofisikoak egingo dituzte.
Saneamendu sarea berritzeko lanen harira itxiko dute kalea.
Astelehen, astearte eta asteazkenean (hilak 24, 25 eta 26) Donibane kalean ikerketa geofisikoa egingo dute, informazioarekin Udala, URA Ur Agentziak eta Añarbeko Urak elkarlanean lantzen ari diren saneamendu proiektua idazteko.
Udalak jakinarazi duenez ikerketa “3D georradar teknologia erabilita” egingo dute, eta mareek emaitzetan eragin dezaketenez lanak itsasbehera bitartean egitea ezinbestekoa dela azaldu dute, “batez ere Donibane kaleko punturik baxuenetan”.
Hori dela eta, hilak 24, 25 eta 26an Donibane kalea ibilgailuentzat itxita egongo dela ohartarazi dute, honako ordu hauetan:
•
Hilak 24, astelehena: 12:00etatik 18:00etara (Donibane kale osoa).
•
Hilak 25, asteartea: 9:00etatik 13:00etatik (Donibane kale osoa). 13:00etatik aurrera Santiago plazatik Bonantzako elizarainoko tartea itxiko dute.
•
Hilak 26, asteazkena: Santiago plazatik Bonantzako elizarainoko tartea 9:00etatik 13:00etarta itxiko dute.