Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gernika ilunetik argira eramango duen ikuskizuna

Gernika. Ilunetik Argi ikuskizuna emango dute Landarbasok eta Verdini dantza taldeak elkarlanean igandean Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/04/20
Udal ordezkaria, Landarbaso abesbatza, Kontari eta Verdini Dantza Taldeko ordezkariekin.

Udal ordezkaria, Landarbaso abesbatza, Kontari eta Verdini Dantza Taldeko ordezkariekin.

Hilaren 26an 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Memoria bizirik mantendu, eta duela 80 urte gertatu zena belaunaldiz belaunaldi transmititzeko ikuskizun berezia prestatu du Landarbaso abesbatzak, Kontari, Verdini Dantza Taldea, Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolaria, eta Oier Etxaburu pianistarekin elkarlanean: Gernika. Ilunetik Argi. Berezia da ikuskizuna Iñaki Tolaretxipi Landarbasoren zuzendariak emanaldia aurkezteko gaur egin duten agerraldian esan duenez: “Garaiko testigantzekin ehundutako ikuskizuna da eta musikak, dantzak eta antzerkiak lagundua”. Kontariko arduradun Maialen Dorronsorok gaineratu du ikuskizunak kontatzen duen istorioa ekitaldirako espresuki idatzi den fikziozko gidoia dela, baina garaiko testigantzak oinarri dituena. Bonbardaketa izan aurreko bizimodu lasaia, bonbardaketa momentuko une gogorrak eta haren ostekoak kontatuko dituzte, “gertaera gogor haiek izan ziren bezala kontatu nahi izan ditugulako”. Igandean egingo dute emanaldia Fatimako Andra Mariaren elizan 19:30ean. Aurretik lan handia izan dute. Lau hilabetez aritu dira prestatzen, musika, ahotsak eta dantza moldatzen eta uztartzen, azken emaitza lortu arte. “Hunkigarria eta ederra”, hala izango dela gaineratu du Verdini Dantza Taldeko kidea den Jexux Muruak: “Erronka izan da guretzat proiektua, duela 25 urte sortu baginen eta 17 urte emanaldiak egiten badaramagu ere, lehen aldiz dantzatuko dugu abesbatza baten ahotsarekin zuzenean. Ikuskizun duina, sentimendu handikoa lortu dugu”. Moldatutako lanak, ikuskizunerako Gernika. Ilunetik argi ikuskizunean abestuko dituzten lanak Iker Gonzalez konpositore zumaiarrak egindako konponketak dira. Gonzalez berak sortutako hainbat lan ere estreinatuko dira. Azken horie tan, garai hartako Balendiñe Albizu poetaren idatziak baliatu ditu Gonzalezek. Sorozabalen Gernika edo Txoria Txori abestiek tartea izango dute beste askoren artean ikuskizunean. Baita Gernika koadroak ere, izan ere, joan den urtean Orereta Ikastolako ikasleek sortu zuten Gernika erraldoia utzi dio ikastolak Landarbasori ikuskizunari begira. Sirena hotsa, Gernikan duela 80 urte entzun zen bera, bi minutuko bonbardaketa, musika, antzerkia, sentimenduak… horiek guztiak bilduko ditu ikuskizunak. Landarbaso eta Verdini taldeko kideek zein Jon Collar Kultura zinegotziak herritar guztiak deitu dituzte emanaldian parte hartzera, “bortxakeria kultura bihurtzea da biderik onena” esan du Collarrek, eta nabarmendu du halakoak berriro gerta ez daitezen ziurtatzeko modurik onena “transmititzea eta sozializatzea” dela. Sarrerak salgai dira Niessengo leihatilan 7 euroan helduentzat eta 3 euroan 12 urte arteko haurrentzat. Egunean bertan emanaldia baina ordubete lehenago Fatimako Andra Mariaren elizan erosteko aukera izango da, bestalde.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.