Sailkapen estropada bihar arratsaldean da, eta etzi goizean finala.
Iazko Euskadiko Txapelketa Legution jokatu zen; aurtengoa Sestaon.
Batelek San Pedron lehiatu zuten Gipuzkoako Txapelketa orain dela bi asteburu, eta bihar eta etzi lehiatuko dute Euskadiko Txapelketa, aurtengoan Sestaon, Euskal Arraun Federazioak antolatuta.
Sailkapen estropadak bihar dira, 15:30ean, eta finalak, etzi, 11:00etan. Horrekin, ofizialki bukatuta geratuko da batelen aurtengo denboraldia.
Oarsoaldeko batelak gogor aritu dira aste osoan lanean, Sestaon denboraldian zehar egindako lan bikaina biribiltzeko asmoz.
Hibaika, Illunbe eta Koxtape Gipuzkoako Txapelketan lortutako tituluak berresten saiatuko dira Bizkaian (bana dute Hibaikak eta Illunbek, eta bi Koxtapek), baina horretarako, noski, gogor aritu beharko dute Bizkaiko batel onenen kontra.