Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Liburutegia, plaza publikora

Liburutegi berria izango du datorren ikasturtean Donibanek; barrutian, aukera baliatu nahi izan dute liburutegi ereduaz hausnartzeko eta proiektua, hastapenetatik, komunitatean trinkotzeko.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/04/21
liburutegia, Kuadrillategi

Kuadrillategiko gazteak, liburutegira egindako bisita gidatuan, proposamenak lantzen.

Komunitatea. Topagunea. Sorkuntza. Ezagutza kolektiboa. Pentsamendu kritikoa. Espazio publikoa. Jolasak eta esperientziak. Horiek guztiak eta beste asko bildu nahi ditu Donibaneko liburutegi berriak. Dena ongi bidean, datorren ikasturtean zabalduko dute. Kontuan hartuta hilaren 1az geroztik liburutegi zaharra itxita dagoela, hala espero dute behintzat erabiltzaileek. Azpiegituraren beharra izan badute eta herritar asko espazio berriaz gozatzeko irrikaz daude. Eta ez da harritzekoa. Liburutegi berria ikusgarria da, ezin argitsuagoa eta panoramika paregabearekin: espazio oso zabala, badiara erabat irekia. Zabaltasuna eta goxotasuna, biak uztartzen ditu oraindik altzariz hornitzeke dagoen espazio moketatuak.
liburutegia

Liburutegi eredu ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek bisita gidatuetan.

txotxongiloak, liburutegia

Haur eta gurasoek elkarrekin egoteko tokia izango dute

Liburutegi berria barrutiaren bihotzean egongo da, oraindik izenik ez duen eraikin sozio kulturalaren bigarren solairuan. Herritarrek lehengo hilean izan zuten lehenbizikoz ikusteko aukera, horretarako propio antolatutako bisita gidatuen bitartez. Hiru bisita antolatu zituzten, adin tarteka banatuta; familientzat, gazte eta nerabeentzat, eta helduentzat. Liburutegia izango dena bertatik bertara erakusteko ez ezik, proiektuaren bultzatzaileek egitasmoa herritarrei aurkezteko baliatu zuten aukera. Baina ez hori bakarrik, baita haien ekarpenak biltzeko ere. Izan ere, Donibanen, azpiegitura berria zabalduko dutela baliatuta, liburutegi publikoen funtzioa berriz ere pentsatzeari ekin diote, liburutegi berria, egungo beharretara moldatzeko. Proiektu berriaren sustatzaile nekaezina da Marga Anzuela, Donibaneko liburuzaina. Lanbidea pasioz bizi du, eta argi du liburutegi publikoen papera berriz ere pentsatu beharra dagoela. «Gizartea aldatu egin da. Aldaketa sozial eta teknologiko handiak gertatu dira, eBook-ak [liburu elektronikoak], Internet, sare sozialak…, eta aldaketa horietara egokitzea ezinbestekoa da», adierazi du. Bere eskarmentuarengatik ederki daki liburutegiko erabiltzaile fidelenetako askok liburuak maileguan hartzeari aspaldi utzi ziotela, «batez ere eBook-ak dituztenetik». Horregatik, besteak beste, liburutegietan eredu berri bat eskaintzea «derrigorrezkoa» dela erabat sinetsita dago. Komunitatea, ardatza Anzuelaren ustez, liburutegiek «komunitatean integratuta eta komunitatearen zerbitzura» egon behar dute. «Funtzio kulturala dute, baina baita soziala ere», nabarmendu du. Zentzu horretan, «eten digitala saihesteko» baliagarriak izan behar dutela iritzi dio, Internet edonoren eskura jarriz, «Antxon, adibidez, bada liburutegira lanera joaten denik», ohartarazi du. Horrez gain, asko dira etxean Internetik ez eta liburutegietan amaraunean murgiltzeko aukera topatzen dutenak. Baina liburutegien funtzio sozialak askoz harago joan beharko lukeela iritzi dio Anzuelak: «Gure herrietan zein espazio  dago guztiontzat irekia, ordutegi zabalean, haur eta helduentzat?». Hutsune horri erantzun eta liburutegi publikoek herritarren «topagune» izan behar dutela uste du, gurasoak, aiton-amonak, haurrak, gazteak, zein nerabe guztiak elkartzeko gune, «komunitatearen identitatea indartu, eta tokikoa biltzeko». Sormena eta ludikotasuna Liburutegi publikoek aspaldi ekin diote eraldatze prozesuari, eta Donibanen, liburuen biltegi soil bat izateko aukera aspalditik baztertu dute. «Liburutegiak, gero eta gehiago, integraziorako eta aisialdirako espazioak dira, aktibitatez betetakoak». Zentzu horretan ludikotasunak liburutegietan funtsezko tokia behar duela defendatu du Anzuelak. «Ez dira toki aspergarriak izan behar. Herritarrak elkartzeko gune bat izan behar dute, eta elkartze hori, liburu baten bueltan gerta daiteke, baina baita film baten inguruan, edota tailer eta ikastaro baten aitzakian ere. Kontua da liburua bitarteko bat bezala ikustea, eta ez helburu gisa».
Dena ondo bidean, datorren ikasturtean zabalduko dute liburutegi berria Proiektu berritzaile bat landu dute, gaur egungo beharretara egokitua
Norabide horretan, Donibaneko liburutegi berrian, espazioak konpartituak izango dira, gazte eta helduentzat, eta arauak adostuak. Isiltasunean irakurri eta lan egiteko aukera bermatuko da, gela bakartuan, baina askoz erabilera aberatsagoa eman nahiko liokete espazioari. Horregatik, besteak beste, sorkuntza gela atondu eta sormenari garrantzia berezia emango  diote.«Haurrek ez dute toki askorik, baina helduek? Ez ditugu espazioak sorkuntza bultzatzeko», ohartarazi du Anzuelak.  Horregatik, sormen lan horiek komunitatean egiteko aukera zabaltzeari funtsezkoa deritzo Donibaneko liburuzainak. Besteak beste, teknologia berriei eskaini nahi diete tokia, eta grabatu, sortu, eta editatzeko aukera eskaini, talde lanean. Sormenari balioa emateko ahalegin horri erantzunez, beste asmo berritzaile bat ere badu buruan Anzuelak: «Suedian gazte liburutegiak dituzte eta gazteek beraiek egiten dutena jartzen dute maileguan liburutegian. Hori gustatuko litzaidake hemen egin ahal izatea, gazteekin eta haurrekin. Beraiek sortu, guk katalogatu eta ondoren maileguan jarri». Horrez gain, irakurketa intimoa ahalbidetzeko txoko oso berezi bat eraiki nahi dute, bereziki txikienekin pentsatuta. Txalupa baten formaz eraiki nahi dute irakurketa txokoa, Albaolako arotzen laguntzaz, herritarrekin auzolanean. «Nortasuna izango duen liburutegi bat nahi dugu, igarri dadila Pasaiako liburutegia dela, Donibanekoa». Sorkuntza gelaz gain, topagune gela egongo da, Anzuelaren hitzetan «proiektuaren ardatza, liburutegiak agora behar duelako, plaza». Tokiko bilduma Urrutikoari soilik ez. Gertukoari eta tokikoari ere erreparatuko diote, jaso, bildu, eta sortzeko asmoz. Fototeka egongo da eta tokiko bildumak espazio berezitua izango du. Hasteko badute proiektu erakargarri bat: Donibaneko liburutegiaren historia dokumental batean jaso. Kuadrillategiko gazteek hartu dute horretarako ardura, eta ondoren, sortutako edukia maileguan jarriko dute. Bistan denez, egitasmoak ez dituzte faltan. Jatorrizko proiektutik zer eramango duten aurrera ziur ez dakite, liburutegiko arduradunak adierazi duenez, baliabideen arabera gauzatuko direlako asmoak. Baina ilusioa ez dute saltzeko, eta oztopoak oztopo, aurrera egin nahi dute, hankak lurrean, baina iparra galdu gabe.

Proiektu berriak lagunak bildu ditu Donibanen

Komunitatearen zerbitzura egon nahi duen proiektu batek, ezinbestean, herritarrekin kontatu behar du hastapenetatik , eta horixe izan da, hain zuzen, Donibaneren kasua. Aspaldi jarri zen martxan proiektua definitzeko prozesu parte hartzailea, aurreko agintaldian zehazki, eta ordutik hainbat gorabehera izan badira ere —hasierako proiektuaren aldaketa tarteko— herriko eragileek gertutik jarraitu dute egitasmoa. Bide horretan erabakigarria Liburutegien Lagunak taldearen sorrera izan da. Iazko abenduan sortu zuten taldea hainbat herritarrek eta, Anzuelaren iritziz, taldearen sorrera «funtsezkoa» izan da proiektua komunitatean trinkotzeko». Eva Salaberria taldeko kidea da. Hark gogoratu duenez, Anzuelak «bultzatuta» sortu zuten taldea. «Liburutegiaren kontzeptua zabaldu, kontzeptu tradizional horri buelta bat eman, eta batez ere, auzolanean, proiektua biziberritzeko», adierazi du Salaberriak. Baina taldea ez da hausnartzera mugatu. Jarduera batzuk ere antolatu dituzte, horietako hainbat, gainera, oso harrera onarekin. Salaberriak kontatu duenez, gutxienez hilean behin biltzen dira, eta bilkura horietan erabakitzen dute, besteak beste, zer antolatu. «Jolasak antolatu genituen udan, eta Pasaiako historiari erreparatu nahi dion taldetxo  bat ere sortu da», azaldu du.
Itsasontzi bat eraikiko dute, irakurketa txokoan jartzeko
Horrez gain, Donibanen Hugoenea dagoela baliatuta, hitzaldiak antolatzen hasi da taldea: «Idazleen Etxea Donibanen dagoela aprobetxatuz, lanera etortzen diren idazleekin hartu-emana egin, eta liburutegira gonbidatzen ditugu, herritarrei beren lanaren berri emateko». Liburuaren bueltan ere antolatu dituzte pare bat jarduera. Liburutegian zituzten ale bikoiztuekin, esaterako, liburu trukeak egin dituzte. «Herritarrek liburu bat hartu eta beste bat uzten zuten trukean liburutegian», zehaztu du. Bide beretik, udan, herriko lau tokitan liburuak utzi zituztela gogorarazi du Salaberriak, nahi zuenak oporretan irakurtzeko har zezan. Antolatzaileek hala eskatuta, ondoren, oporretara eramandako liburuekin argazkiak egin eta askok bidali zuten taldeak Faceboock-en duen orriaren bidez zabaltzeko. Salaberriak nabarmendu duenez, «jarduera horrek arrakasta izan zuen, eta oraindik ere badago taberna bat egitasmoari eutsi diona». Bisita gidatuak Liburutegiaren Lagunak pozik dago bisita gidatuek izan duten harrerarekin, «jende dezente hurbildu» zelako. Bisita horietan auzolanerako hurrengo zita adostu zutela zehaztu du Salaberriak. Maiatzaren 6an elkartuko dira, 17:00etan, irakurketa intimora bideratu nahi duten altzaria (itsasontzia) eraikitzen hasteko. Hilean behin elkartzeko asmoa dute. Taldeak, beraz, etorkizunean lanean jarraitzeko asmoa du: «Ikusita liburutegietan zein murrizketak egin dituzten, uste dugu, nahitaez, talde honek funtzionatu behar duela». Liburutegi zaharra itxita herritarrak ezin direla geldi geratu argi du. «Bitartekoekin kezka» dagoela dio, eta proiektu berriak «denon bultzada» behar duela nabarmendu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.