Uztargik gaur egingo du ate irekien jardunaldia 16:30etik 18:00etara, eta bihar, Goialdek 16:30etik 17:30era.
Uztargi Haur Eskolan bihar egingo dituzte ate irekien jardunaldiak.
Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra arte izango dute zabalik Uztargi eta Goialde Udal Haur eskolek, baina aurretik, ate irekien jardunaldia egingo dute instalazioak, hezitzaileak zein langileak ezagutu nahi dituzten gurasoek horretarako aukera izan dezaten.
Uztargik gaur egingo du ate irekien jardunaldia 16:30etik 18:00etara, eta bihar, Goialdek 16:30etik 17:30era.
Errenteria-Oreretako 395 etxeetara bidali du esku orria udalak eskaintza zuzenean azaltzeko. Uztargi eta Goialde zerbitzu publikoak, euskaldunak eta kalitatezkoak direla nabarmendu du udalak, eta haiek ezagutzera gonbidatu ditu 0-2 urte arteko haurrak dituzten gurasoak.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera , 0-1 urteko gelan zortzi haur izango dituzte gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan berriz, hamahiru. Bi haur eskolen artean zazpi gela dituzte, bost Uztargik eta Bi Goialdek. Lehenengoan gainera, sukaldariak bertan prestatzen du eguneroko haurren otordua, eta janari ekologikoa eskaintzen dute. Goialden, etxeko giroa dute, familiartekoa, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen dutela zehaztu dute arduradunek. Ordutegia bietan bera da, 07:30etik 17:00etara.