Aho batez onartu du Pasaiako Udalbatzak gaixotasun larriak dituzten presoak askatzearen aldeko mozioa.
EH Bilduk aurkeztuta, mozioak egoera horretan dauden 22 presoen egoera salatu eta legedia bete dadin eskatzen du, arreta berezia jarriz Oier Gomezen kasuan. Frantziak bere zigorra etetea erabaki du, eta bere kontrako euroaginduen gainekoak gaur erabaki dituzte.
Gai zerrendako beste bi mozioek, Pasaiako Ahal Du taldeak aurkeztutakoak biak, ez zuten aurrera egin. Bi kasuetan, mozio alternatiboak aurkeztu zituen EH Bilduk, eta bietan gailendu ziren ordezko proposamenak. Udan jantoki soziala zabaltzea eta etxez etxeko catering zerbitzua ezartzea eskatu du Pasaiak Ahal Du-k, baina horren ordez Oinarrizko Errentaren %8aren igoera eskatzea eta udalek beharrezkoa duten finantzazioa bermatzeko eskaerak egitea hobetsi dute, gobernuak eta EH Bilduk.
Terrazen araudia aldatuko dute
Atzo erabakitakoen artean, baita ere, ostalaritzako terrazen araudia aldatzeko aldaketa. Proposamenak aurrera egin zuen, nahiz eta oposizioa abstenitu egin zen, erabakia merkatari eta ostalarien Laurak Bat elkartearekin adostu gabe hartu dela argudiatuta.
Gobernuaren izenean, Lore Suarezek defendatu zuen “aldaketa hoberako” izango dela eta araudiaren aldaketak “maizegi geratzen ari ziren ez ordaintzeei aurre egiteko baliagarria” izango dela.
Gai zerrendatik kanpo, beste behin, Trintxerpeko sutean etxea galdu zuten bizilagunen interbentzioa, baimena oraindik ez dutelako beste behin kexu. Udalak, ahala ere, oniritzia eman die jada bizilagunei, eta tramitazioa baino ez da falta eraikitzeko baimena eskuratzeko.
Plenoak aho batez onartu duen mozioa