Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

361 eskaera kudeatu ditu Etxeko-Lan zerbitzuak

Guztira, 361 eskaera kudeatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak, eta lan poltsan izena emanda dauden 143 lagunetik hamarrek aurkitu dute lana.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/04/27
Martiarena, Lopez Etxezarreta eta Leonet gaurko agerraldian.

Martiarena, Lopez Etxezarreta eta Leonet gaurko agerraldian.

Joan den abenduan abiatu zuten Oarsoaldeak eta Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udalek Etxeko-Lan zerbitzua. Lau hilabetean pozik daude programak eman duenarekin. Guztira, 361 eskaera kudeatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak, eta lan poltsan izena emanda dauden 143 lagunetik hamarrek  aurkitu dute lana. Lau hilabetean jasotako datuekin pozik azaldu dira zerbitzuaren sustatzaileak eta hala azaldu dute gaur egin duten agerraldian, Jexux Leonetek Oiartzungo alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Garazi Lopez Etxezarretak errenteriako zinegotziak eta Jesus Maria Martiarenak Lezoko alkateak. Etxeko edo zaintza lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa osatzea da zerbitzuaren helburua, eta baita pertsona horiek behar bezala prestatzea lan horietarako ikastaro eta formazio saioen bidez. Horrekin batera, zerbitzua behar duten familiei ere erantzun nahi die Etxeko-Lan zerbitzuak, bitartekaritza eta aholkularitza emanda. Datu zehatzak eman dituzte gaurko agerraldian. Langileen kasuan, 143 lagunek eman dute izena lan poltsan; 35 laguni aholkularitza zerbitzua eman die Oarsoaldeak; 92k azaldu dute prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko interesa, eta izena eman dutenen artetik hamar lagunek lana aurkitu dute. Zerbitzuaren eskatzaileen kasuan berriz, 72 familiari aholkularitza zerbitzua eman dio Oarsoaldeak; 19 lan eskaintza kudeatu ditu. Emakumeak nagusiki Etxeko zein zaintza lanetan nagusiki emakumeak ibiltzen direla zehaztu dute bestalde, “askotan etorkinak izaten dira”. Datuek berresten dute azken hori: lan poltsan izena eman dutenen %90,21 emakumeak dira, eta horietatik %57,53 etorkinak. Lan poltsetan izena emandakoen artean erregularizatu gabe dauden zortzi kasu topatu dituzte. Bestalde, bitartekaritza zerbitzuari esker, aholkularitza eman zaien 72 familien artean, 14 lan eskaintzetan diskriminazio egoerak jaso direla jakinarazi dute. Momentuz lau ikastaro bideratu dituzte eta arrakasta gehien izan duena ziurtagiri profesionalen gainekoa izan da, “65 pertsonek dute egiteko interesa. Izan ere, dependentzia legearen barruan diru laguntzak jaso ahal izateko horrelako lanetan dabiltzan pertsonek titulazio berezia izan behar dute 2018ko urtarrilaren hasierarako”. Euskara ikastarorako 31 pertsonek eman dute izena; gaitasun sozialak lantzeko ikastarorako 24 lagunek;  eta sukaldaritza ikastarorako, 22k. Etxeko-Lan zerbitzuan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeak Olibeten dituen bulegoetara jo behar dutela gaineratu dute astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era edota 943 51 02 00 telefono zenbakira deitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.