Batelek Sestaon jokatuko dute asteburuan Espainiako Txapelketa, eta trainerillak asteburu honetan hasiko dira lehian.
Hibaika eta San Juango emakumeak, iazko trainerillako Gipuzkoako Txapelketan. Argazkia: Josu Z.
Batelen Espainiako Txapelketa asteburuan jokatuko da Sestaon. Hibaikako neska kadeteak eta San Juango lau ontzi izango dira bertan garaipenaren bila. Batelen sasoia bukatuta, herrialdeko trainerilla liga hasiko da asteburuan. Bihar Loiolan, etzi Zarautzen, eta astelehenean Pasaian dira lehen hiru estropadak. Pasaiakoa 11:00etan hasiko da, Pasai Donibane Koxtapek antolatuta. Banakako erlojupekoan lehiatuko dira, eta irteera (Lezorantz) nahiz helmuga Donibaneko plaza parean kokatuko dute. Ziabogak, berriz, Zamakonan eta Alabortzan kokatuko dituzte.
Batelen Espainiako txapelketa asteburuan jokatuko da Sestaon. Hibaikako neska kadeteak eta San Juango lau ontzi izango dira bertan.
Batelen denboraldia bukatuta, lekukoa trainerillak ligak hartuko du asteburuan. Larunbatean hasiko da denboraldia, Loiolan. Igandean Zarautzen da estropada, eta astelehenean, berriz, Pasaian, Pasai Donibane Koxtapek antolatuta.
Pasaiako estropada 11:00etan hasiko da. Koxtapek jakinarazi duenez, banakako erlojupekoan lehiatuko dira trainerillak. Irteera Donibaneko plazan kokatuko dute eta Lezorantz irtengo dira ontziak. Lehen ziaboga Zamakona ontzioletan kokatuko dute, eta bigarrena, aldiz, Alabortzan. Helmuga, azkenik, plazan bertan.