Atzera bota du Errenteriako lau gazteen helegitea, eta Nafarroako Lurralde Auzitegiaren ebazpena.
Ehunka lagunek hartu zuten gazteak askatzea eskatzeko egindako manifestazioan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Iruñeko istiluak “terrorismoa” direla. Hala esan du Carmen Lamela epaileak, eta horrenbestez, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean ikertu behar dela esan du. Atzera bota du Errenteriako lau gazteen helegitea, eta Nafarroako Lurralde Auzitegiaren ebazpena. Azken horrek, defentsaren apelazio helegitea onartu zuen, partzialki, eta desordena publikotzat jo zituen istiluak hilaren 12an.
Atxilotuek ustez egindakoa ez zela “ekintza bakana” izan argudiatu du Lamela epaileak, Iruñean izandako “indarkeriazko ekintza multzoari egindako ekarpena” baizik. Egotzitako delituen “larritasuna” nabarmendu du epaileak: “bake publikoan eragin zuten, eta arrisku larrian jarri zituzten poliziak eta gainerako herritarrak”.
Lau gazteek helegitea aurkezteko aukera dute.