Datorren asteartean, maiatzaren 2an, deitu du bilera Parole Parole herri iniziatibak udaletxeko arkupeetan 18:00etan.
Ion Arretxe.
Jon arretxe zenari omenaldi prestatzen ari da Parole Parole herri iniziatiba, eta horren harira, hirugarren bilera deitu du. Datorren asteartean, maiatzaren 2an, deitu du bilera iniziatibak udaletxeko arkupeetan 18:00etan. Gaiaren gainean interesa izan eta dokumentazioa, argazkiak edo bideoak dituzten pertsonei dei egin diete
antolatzaileei helaraztea eskatzeko.
Martxoaren 18an zendu zen Ion Arretxe errenteriarra (1964-2017). Arte zuzendaria, aktorea, eta
La sombra del nogal liburuaren egilea, 1985eko azaroan atxilotu zuten Mikel Zabalzarekin batera. Intxaurrondon torturatu egin zuten errenteriarra eta kargurik gabe aske utzi ondoren. Handik hamabost urtera idatzi zuen Intxaurrondoren gaineko liburua.