ESK, CGT, CNT, STEILAS eta CoBas sindikatuek GOT Grupo Oarso Taldearekin batera Errenteria-Oreretatik Donostiara martxa egingo dute astelehenean, Maiatzaren Lehenaren harira.
Duela bi urteko martxa.
ESK, CGT, CNT, STEILAS eta CoBas sindikatuek GOT Grupo Oarso Taldearekin batera Errenteria-Oreretatik Donostiara martxa egingo dute astelehenean, Maiatzaren Lehenaren harira. Zumarditik abiatuko dira 10:00etan eta Donostian Bulebarretik 12:30ean abiatuko den manifestazioarekin bat egingo dute. “Martxa zein manifestazioaren ardatza herritarren gehiengoak pairatzen duen prekarietatea eta desberdintasunen aurkako borroka izango da”, azaldu dute.
Historian zehar langileriak lortutako lan baldintzak eta zerbitzu publikoetan egiten ari diren murrizketak eteteko eta egoera leheneratzeko modu bakarra “langilearen batasuna” dela gaineratu dute deitzaileek, “Egun, inoiz baino gehiago indarrak metatu eta kalera atera behar gara”.