Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kontzientziari zimiko

Gipuzkoako Caritasek 50 urte bete ditu, eta erakusketa ibiltaria antolatu du urteurrenaren harira, gizarte bazterketaren gaia bistan jarri, eta herritarren barrua astintzeko asmoz.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/04/28
Jon Odriozola, Caritas

Jon Odriozola, Caritaseko komunikazio arduraduna, kale gorria irudikatzen duen txokoan, Ziriza etxean.

“Errealitatearekin zerikuia dauka hemen ikusiko duzun guztiak”. Hala dio mezuak, eta horixe irakurriko du Pasaian egunotan ikus daitekeen erakusketara biltzen denak. Gipuzkoako Caritasek 50. urteurrena bete du, eta erakusketa ibiltaria antolatu du mende erdiko ibilbidea ospatzeko. Aste honetan Trintxerpen dago erakusketa, Ziriza etxean. Donostian, Bergaran eta Irunen egon da aurretik, eta Pasaiatik Azpeitira eramango dute laster. “Erakunde ezaguna bezain ezezaguna da gurea”. Hala adierazi du Caritas elkarteko komunikazio arduradun Jon Odriozolak. Gizarte bazterketaren esparruan lan egiten du Caritasek, eta, hain zuzen, gai hori jorratu dute erakusketan. Aparkatu zure axolagabekeria. Horixe herritarrak ezustean hartzeko asmoz antolatu duten erakusketaren izenburua, ikusezinak ikusarazi, «eta kontzientzietan atximur egiteko». Parking baterako diseinatuta dago, berez, erakusketa. Hori da berezitasunetako bat. «Badakigu satorra egon, badagoela. Lur azpian dago. Ezkutuan. Baina gure baratzean edo lorategian zulo bat egiten badigu, orduan…». Satorrarekin nola, gizarte bazterketarekin ere antzera pasatzen dela azaldu du Odriozolak: «Badakigu egon, badagoela, baina gure ingurumarian gertatzen ez bada…». Horregatik, «errealitate argi batetik errealitate ilun batera jaisteko», aparkaleku baterako diseinatu zuten erakusketa. «Autoa aparkatzera zihoana ezustean hartzea zen asmoa, gizarte bazterketak harrapatu ohi gaituen moduan. Zer egiten du honek hemen? Zergatik egiten dit traba? Kontraste hori jarri nahi genuen martxan», azaldu du Caritaseko komunikazio arduradunak. «Gizarteko errealitateen adibideak» bildu dituzte erakusketan, eguneroko adibideak, gaika antolatuta. Bazterketa, etxerik gabekoak, immigrazioa, buruko gaixotasunak… «Keinu bat egitea da helburua, atximur bat egitea. Hemen dagoena ez da asmatua; kartelak dioen bezala, errealitatea da». Kartoiak protagonismo berezia dauka erakusketan. Eta ez ausaz. Odriozolak azaldu du zergatia: «Kale gorrian dagoen pertsona batentzat kartoia da elementurik garrantzitsuena, hotzari aurre egin eta mezuak helarazteko». Mezuak, mezu oso deigarriak bil- du dituzte erakusketan, horietako asko kalean bertan jasotakoak, eskean aritu ohi diren pertsonei irakurritakoak. Denak ez dira ezkorrak. Ikusezinak izatearen kontrako borrokan itxaropenari zirrikitua uzten diotenak ere badira tartean, laguntza eskertzen dutenak.  
‘‘ Kale gorrian dagoen pertsonarentzat kartoia da garrantzitsuena, hotzari aurre egin eta mezuak helarazteko» «Boluntarioena da ondarerik handiena; denbora eskaintzen dute inork ikusi nahi ez dituenen alde» Jon Odriozola Gipuzkoako Caritas elkarteko komunikazio arduraduna  
Horregatik, mezuak helarazi soilik ez, bisitarien mezuak ere jaso nahi dituzte bueltan, eta horretarako papertxoak izango ditu eskura bisitariak, ikusitakoak iradokitakoa idatz dezan. Erreak- zioa sortu nahi du erakusketak. Ez dago zalantzarik bazterketa pobreziari estu lotuta dagoela, baina beste faktore askok ere eragin dezakete gizarte bazterketa. Caritasek, «bere eguneroko jardunean bezala», horiei guztiei erreparatu nahi izan die erakusketan. Etorkizunean zeresan handia izango duela sinetsita, besteak beste tokia egin diote buruko gaixotasunek eragindako bazterketari. «Buruko gaixotasuna ez da kale gorrian dagoen pertsona bati soilik gerta dakiokeen zerbait. Gure ingurumarian, errealitate normalizatuan ere gerta daiteke halakorik», ohartarazi du Odriozolak. Alde horretatik, goraipatu egin du Caritasek Gizaide Fundazioaren bidez arlo horretan egiten duen lana.
Caritas

Ezohikoa da erakusketa, berritzailea; erreakzioa eragin nahi du.

Oinarrian, «ezjakintasuna» Zuzena da erakusketa, xumea, baina eragin handikoa, bizkarrez dauden aurpegirik gabeko siluetak adibide. «Pertsona bati bizkarra ematea da gizarte honetan dagoen gauzarik gogorrena», ohartarazi du Caritaseko ordezkariak. Horregatik iradoki dute axolagabekeria aparkatzeko. Hala ere, Odriozolak uste du «ezjakintasuna» dagoela, askotan, axolagabe- keria horren oinarrian. «Errezeloarekin begiratzen diogu egoera askori, eta, pauso bat aurrera eman beharrean, bi pauso atzera ematen ditugu; itxoin egiten du- gu». Hori bai, gizartea «eskuzabala» dela azpimarratu du Odriozolak. «Oso solidarioa, gainerakoan ezinezkoa izango zelako 50 urte irautea». Horregatik, eskerrak emateko modu bat ere bada erakusketa. Boluntario lanetara biltzeko deia ez ezik, boluntarioen ekarpena eskertzeko modua ere bada. «Horiena da ondarerik handiena; inork ikusi nahi ez dituenen alde eskaintzen dute euren denbora»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.