Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"XV. Mendean Euskal Herrira iritsi zirenetik, bertan bizi izan dira ijitoak, euskaldunak dira"

Ijito herriaren bost mendeetako historia aztertu du David Martin historialari eta idazleak (Errenteria, 1980) 'El pueblo gitano en Euskal Herria' liburuan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/04/28
David martin historiagile eta liburuaren idazlea Errenteriako Udal Liburutegian.

David martin historiagile eta liburuaren idazlea Errenteriako Udal Liburutegian.

Mestizajea, estigmatizazioa, jazarpena eta integrazioaren artean mugitu da ijito herria XV. mendean Euskal Herrira heldu zenetik, gaur egunera arte. Ijito herriaren bost mendeetako historia aztertu du David Martin historialari eta idazleak (Errenteria, 1980). Ikerketa luzeak El Pueblo Gitano En Euskal Herria liburua ekarri dio ordainetan. Txalaparta argitaletxearekin argitaratu berri du hilabete hasieran, eta batez ere aurreiritzi bat baztertu nahi duela dio, deserrotzearena: «Beti Euskal Herritik kanpoko gisa hartu izan da ijito herria. XV. mendean lehen familiak Euskal Herrira heldu zirenetik, bertan izan dira bizitzen, leku zehatzetan gainera eta hala erakusten dute agiriek». Argi dio ijitoak ez direla beraz kanpotik etorriak, «euskal familiak baizik, errotutakoak eta elkarren arteko kultura transmisioa egin dutenak». Estigma eta aurreiritziek bizirik jarraitzen duten zalantzarik ez du Gipuzkoako Foru aldundian lanean jarduten duen eta  Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkartean(GIETIJE) kolaboratzen duen historiagileak, Estigma eta aurreiritzi ugari dago ijitoen gainean. Gaur egun ere hala da? Bai. Galdera hori nire ustez herri ijitoari egin beharrekoa da gehiago. Euskal Herrian ijitoa izatea zer den lehenengo eskutik bizi dutelako beraiek, azalean dutelako. Niri ikuspuntutik, kanpotik begiratuta, aurreiritzi asko izaten jarraitzen duela uste dut, mugak ez direla gainditu, beti ere bizi dugun garaiaren testuinguruaren barruan. Hego Euskal Herrian ez zaie errepresio legerik ezartzen, baina ipar Euskal Herrian oraindik orain, Nicolas Sarkozyk utzitako legeetako batzuk ezartzen zaizkie errumaniar jatorria duten ijitoei. Estigma izan bada hemen, ezkutuko arrazakeria esango nuke. Zein dira aurreiritzi nagusiak? Nik batez ere bat baztertu nahi dut analisi historikoa oinarri hartuta, deserrotzearena. Beti Euskal Herritik kanpoko gisa hartu izan da ijito herria, gizartetik eta historiatik kanpoko zerbait bezala eta ez da hala. XV. Mendean lehen ijito familiak Euskal Herrian azaldu zirenetik, agiriek erakusten duten bezala, ez dira joan, eta Euskal Herrian bizitzen izan dira, leku zehatzetan gainera. Euskal familiak dira, beraz. Errotuta daude eta gainera elkarren arteko kultura transmisioa eman da. Doktoretza gai honen gainean egin zenuen eta liburua ere horretaz idatzi duzu, ijito herria Euskal Herrian. Zergatik? Historia amaitu nuenean, 1936ko gerraren gaia bor-bor zegoen. Filmak zeuden, eleberriak, entseguak, komikiak. Ni Beraun eta Kaputxinoak auzoetan hazi naiz, eta bertan ijito asko zegoen eta saiatu naiz bilakaera aztertzen. 1936ko gerra barruan ez zen aipamenik egiten ijito herriaren gainean. Hasi nintzen informazioa biltzen, eta ezer ez zegoela ohartu nintzenean, tesina ijito herria eta 1936ko gerraren gainean egitea erabaki nuen, eta gerora pixkanaka, Euskal Herriko ijito herriaren historia osora hurbiltzen joan naiz. Liburuan atal berezia eskaini diozu 1936ko gerrari. Ijito herriak modu bateratuan ez, baina banaka parte hartu zutela diozu. Garaiko guztiek bezala. Ikerketa horren bidez erakutsi nahi nuen ijito herria han izan zela, ez zela desagertu. Uxatu behar den beste topikoa da, ijito herria oso homogeneoa dela. Batzuk ideologiagatik eta beste batzuk tokatu zitzaielako hartu zuten parte gerran, gure aitonek bezala. Nafarroan indarrez alistatutakoak izan ziren, gero ihes egin zuten Gernikaren bonbardaketaren aurretik. Horren gaineko dokumentala egin genuen eta gerraz hitz egiten duten ijitoen ahozko testigantzak daude bertan. Helios Gomez komunista eta Marinet anarkista aipatzen dituzu liburuan. Bi hauek ijitoak ziren.Zergatik ez ditugu ezagutzen? Donostian ere izan ziren anai ijitoak, Heredia Lopez anaiak zehazki, batailoi anarkista eta komunistetako kide izan zirenak. Atxilotu eta Gurseko (Frantzia) kontzentrazio eremura eraman zituzten ondoren, ez ijito izateagatik, militante errepublikazaleak izateagatik baizik. Bigarren Mundu Gerran, ijitoak bai eraman zituzten ijitoak izanagatik.  Casilda Hernaez Felix Likinianoen bikotekidea, oso ezaguna zen militantzia anarkistagatik, eta berak zioen ijito odola zeukala. Bere amona nafar ijitoa zen. Informazioa lortzea zaila izan da? Agiriak lantzea kostatu zait. Gelditu diren agiriak prozesalak eta judizialak dira eta herriaren historiaren zati bakarra erakusten du. Ijito herria agrafoa da, ez du ezer utzi idatzirik eta ezin da kontrastatu, beraz. Agiriak batez ere Nafarroako artxibo orokorrean, eta EAEko artxiboan aurkitu ditut, baina dena datu ezkorrak dira, judizialak direlako. Horiek irakurri eta aztertzeko ezagutu behar da ijito herriaren idiosinkrasia, filtratu ahal izateko, ez delako asko aldatu portaera azken 200 urtean, baina ez badira ezagutzen, egiten den irakurketa oso azalekoa da, eta horrela historia ezkorra egingo genuke errepresio eta delinkuentziarena. Euskal Herrian bizi diren ijitoen egoera zein da egun? Berriz diot, ni ez naizela ijitoa eta hoberena beraiei galdetzea dela. Nire ikuspuntutik, argi dut bazterketa dagoela, eta herria bera oso heterogeneoa dela: Euskal Herrian pilotari ijitoak daude, Patxi Ruiz; kazetariak, Iker Jimenez Cuarto Milenioren aurkezlea… Besteok ez gara agian ohartzen, ez gara horren jakitun, baina herri ijitoa bai, eta jendartearentzat orokorrean ijitoak jarraitzen du marjinala izaten. Ezin da ukatu, herri ijitoaren zati handi bat gizarte bazterketan bizi dela, marjinala dela, baina hori delinkuentzia gaia da, ez etnikoa. Zein da liburuaren helburua. Zergatik irakurri behar da? Modu dibulgatzailean idatzia dago liburua, eta helburu bat dauka dibulgazioak, iraganeko gertaera jakin batzuk ezagutaraztea. Objektiboa egiten saiatu naiz, hori ezinezkoa bada ere, historia ulertzeko multi subjektibitateak irakurri behar dira ideia zehatza egin ahal izateko. Liburu honek, berritzen du, Euskal Herrian ez dagoelako ia ezer idatzia ijito herriaren gainean. Lagunduko du apur bat gehiago ezagutzen, baita eraitsi behar ditugun hainbat murru botatzen. Ignorantziak, mitoak, eta beldurrak edo mesfidantzak sortzen dituelako. Kulturak ezagutzea da beldurrak galtzeko bidea, eta liburu hau horretarako tresna bat da. Liburuaren zailena? Kontatzen ari naizen azken hau, historiaren ikuspuntutik idaztea XX. Mendera arte erraza da, ez dudalako oposizio akademikorik aurkitu. Luzea da, urteetako ikerketa eskatzen du, baina XX mendetik aurrera polemika sortzen da, soziologia eta beste diziplina batzuk uztartzen dira eta nik ez ditut historia bezain beste dominatzen. Hori izan da zailena soziologiaren arlo hori. Atseginena? Hainbeste ikerketa urte eman didan lan bat argitaratua ikustea. Zenbat urtez ari gara? 2004an tesina egin nuen, doktoretza 2016an babestu nuen. Tartean hiru seme-alaba izan ditugu eta geldiuneekin egin dut lana, beraz. Errenteriari, eta bertan bizi ziren eta diren ijito familiei dedikatu nahi diet liburua, aitortza egin nahi diet. Inbidiaz aitortu behar dut ijito herriak erakutsi didala  bizitzan gauza batzuek besteen gainetik jartzen, materialismoa ez dute maite, daukaten hori partekatzen dute, eta biharkoa helduko da. Unea bizi dute, eta aurretik guk geuk ere hala egiten genuen, baina ahaztu egin dugu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.