Bihar eta etzi (asteazken eta ostegunean) etengo dute trafikoa.
Udalak jakinarazi duenez, lehengo astan ezin izan zuten bukatu saneamenduaren proiektua egin ahal izateko egiten ari diren ikerketa geofisikoa, eta honenbestez, aste honetan, beste bitan itxiko dute kalea trafikora, ikerketarekin jarraitu ahal izateko.
Bihar eta etzi itxiko dute zehazki (hilak 3 eta hilak 4), bi egunetan 14:00etatik 18:00etara.