Euskadiko Filmategiak Juanba Berasategi omenduko du gaur
'Kalabaza tripontzia' proiektutako dute gaur, Tabakeleran.
Animazioaren esparruan bere lehen film luzea izan zen eta euskal zinemagintzan mugarri bat. Kalabaza tripontzia proiektatuz omenduko du gaur Euskadiko Filmategiak Juanba Berasategi. Antolatzaileek senideak, lagunak eta zine zaleak gonbidatu dituzte omenaldira. 19:00etan hasiko da emanaldia. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte.
Lehengo ostiralean hil zen Juanba Berasategi, gaixotasun baten ondorioz.
