Udal egoitzetako garbiketa eta Jesusen Bihotza erresidentziako langileek protestak egiten jarraitzen dute.
Langileek elkarretaratzeak egin dituzte, berriz ere, hitzarmen duin bat eskatzeko.
Udal egoitzetako garbiketa eta Jesusen Bihotza erresidentziako langileek protestak egiten jarraitzen dute. Hitzarmen duin bat eskatzen dute, eta gaur kalera atera dira berriz ere elkarretaratzeak egitera. Langile horiek 2012az geroztik lan baldintzak eguneratu gabe dituztela salatu dute LAB eta ELA sindikatuek, eta zerbitzuaren kudeaketa daramaten enpresen lukurreria (Eulen eta Uni2, nagusiki) salatu dute.
Enpresek egindako eskaintzak eros ahalmenaren %4ko galera suposatuko lukeela langileentzat diote sindikatuek.