Auzolanera biltzeko deia luzatu dute Bibliotekaren Lagunek eta Pasaiako Irrizaleek.
Haur eta gurasoek elkarrekin egoteko tokia izango dute
Donibaneko liburutegi berriko irakurketa txokoan jarri nahi dute, “irakurketa intimoa” laguntzeko, eta itsasontzi baten forma ematea erabaki dute, “herriko ikus gisa”. Larunbatean hasiko dira altzaria eraikitzen, eta auzolanera biltzeko deia luzatu diete herriko familiei Bibliotekaren Lagunek eta Pasaiako Irrizaleen Taldeak.
Zehaztu dutenez, lehenengo saioan maketa egingo dute, “neurri naturalean” eta hurrengo bi edo hiru saioetan, hainbat herritarren laguntzarekin (arotzak, margolariak, jostunak,…) Donibaneko liburutegian kokatuko duten eraikuntza osatzen joango direla aurreratu dute.
Auzolanera bildu nahi direnek, larunbatean (hilak 6), 17:00etan, Donibaneko udaletxe zaharrean azaldu besterik ez dute.