Antolatzaileek emandako datuen arabera, 65 urtetik gorakoen %10ak alzheimerra edo dementzia pairatzen du
Alzheimerra eta dementziaren eraginaz hitz egingo dute.
Gipuzkoako AFAGI alzheimerra eta bestelako dementziak dituztenen senide eta lagunen elkarteak eta Duintasunak antolatuta, alzheimerra eta dementziaren eraginaz mintzatuko dira Galtzarabordako El Parque Jubilatuen Elkartean (Urdaburu kalea 23, behea) hilaren 10ean 18:00etan hasita.
Antolatzaileek emandako datuen arabera, 65 urtetik gorakoen %10ak alzheimerra edo dementzia pairatzen du: “Orain dela 25 urte familia barruko arazoa zena, lehen mailako arazo soziosanitarioa bilakatu da, eta horrek erantzun integrala eskatzen du gaixotasunari bere osotasunean aurre egiteko”.
AFAGIko presidente Koldo Aulestia, presidenteorde Begoña odriguez eta Jon Kortajarenak elkarteko ordezkaria Oarsoaldean hartuko dute parte.