'Serenissima' ontzia Gijonetik heldu da eta Frantzirantz doa, Le Verdon-era.
Saga Pearl II bidaiari ontzia Pasaiako portuan, iaz; 300dik gora bidaiari zihoazen bertan.
Pasaiako Portu Agintaritzak iragarri duenez bihar iritsiko da Pasaiara denboraldiko lehen bidaiari ontzia. 08:00etan sartuko da bokaletik badiara, eta Buenvistako kaian porturatuko da.
Itsasontzian heldu diren 92 bidaiari britaniarrek egun osoa emango dute ingurua bisitatzen, 22:00etan, berriro ere ontziratzeko.
Portu Agintaritzak jakinarazi duenez
Serenissima ontzia Gijonetik heldu da, eta Frantziarantz doa, Le Verdon-era.