Hipoteka maileguak zoru klausula daukan, entitateek dituzten betebeharrak, erreklamazioak jartzeko jarraitu beharreko bidea eta epeen gaineko informazioa eskuratu dezakete interesatuek bertan.
Zoru klausularen gaineko informazioa ematen ari da Oarsoaldeko Kontsumo bulegoa.
Zoru klausularen inguruko informazioa ematen ari da Oarsoaldeko Kontsumo Informazio Bulegoa. Hipoteka maileguak zoru klausula daukan, entitateek dituzten betebeharrak, erreklamazioak jartzeko jarraitu beharreko bidea eta epeen gaineko informazioa eskuratu dezakete interesatuek bertan. Horretarako, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jarri behar dute 943 51 01 11 telefono zenbakira deituta,
posta elektronikora mezua bidalita. Errenteria-Oreretako bulegora (Olibet, 6) ere jo dezakete zalantzak argitzera astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era.