Balbiren ama, lore sorta jasotzeko unean.
Balbino Saez ‘Balbi’ren senide eta lagunek presoaren 55 urtebetetzea ospatu zuten atzo. Herri bazkarian bildu ziren, Antxoko Gure Zumardian, eta azkenburukoetan, presoaren amari lore sorta eskaini, eta
Zorionak Zuri kantatu zuten mahairen bueltan.
Elkartasun festak, hala ere, egun osoa iraun zuen; goizean globo aerostatikoa zabaldu zuten Biteri plazan, eta ondoren, han bertan, pala txapelketako partidak jokatu zituzten haur eta helduek. Toka txapelketarekin bukatu zen jaia.