Honakoarekin bosgarren aldiz irabazi du Legorburuk Altzako lehiaketa.
Legorburu Lizaso eta Egan?arekin, artxiboko irudi batean.
Sariak eskuratzen jarraitzen du Iñigo Legorburu errenteriarra. Altzako Bertsopaper Lehiaketa irabazi berri du asteburuan, kategoria orokorrean.
Bizarrain Euskara elkarteak antolatzen du lehiaketa. Honakoarekin bosgarren aldiz irabazi du Legorburuk Altzako lehiaketa.
Maite omen ninduen… bertso sortan, matsimoa eta tratu txarrak salatu ditu errenteriarrak biktima izan den emakume baten ahotik. Sabier Silveiraren
ETAren su etenetik doinuarekin kantatzeko idatzi ditu bertsoak eta zazpi puntuko zazpi bertsoz osatuta dago.
Luis Mari Ralla, Arantxa Alkiza eta Joseba Alkizak osatu zuten epaimahaia eta 22 lanen artetik Legorbururena hautatu zuten. Errenteriarrak trukean, Altzako baserrietako produktuz osatutako saskia eta tableta jaso zituen.