San Isidroren omenez, jaiak Zamalbiden
Larunbatetik astelehenera bitarte egitarau zabala prestatu du Zamalbide-Bentak auzo elkarteak.
- 10:00: Txupinazoa jaiei hasiera emanez.
- 10:30 – 13:30: Haur jolasak, puzgarriak eta tailerrak Perurenako frontoian egun osoan zehar.
- 13:30: Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
- 15:30: Pello Añorga ipuin kontalaria Perurenako frontoiko lokalean.
- 16:00: Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
- 16:30: Eguraldi ona izanez gero apar festa frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak eramateko eskatu dute antolatzaileek. Eguraldi txarra eginez gero tailerrak lokalean.
- 18:00: Txokolate jatea bizkotxoekin.
- 20:30: Herri afaria musika giroarekin alaituta eta Txikiren bakarrizketarekin Auzolan Elkartean
- 10:00: Herri-meza.
- 11:00: Salda eta bertsolariak eliz atarian: Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Akizu eta Xamoa.
- 12:00: Auzoko 2. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
- 14:00: Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
- 18:00: Herri Kirol Festa. Harri probak, eta zaldi-probatan Joxe Inazio Zerain eta Andoni Mendizabal. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.
- 10:45: San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
- 11:00: Herri-meza.
- 11:45: Salda eta bertsolariak eliz atarian: Maialen Akizu eta Xamoa.
- 14:00: Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean.
- 18:00: Idi probak. Intziñarte (Rafa Irarreta), Matxain eta Aburuza. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.