Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errauste plantarik ez dute nahi

Errauste plantaren lanak gelditzeko eta herritarren eskaera entzun dezatela eskatzeko hamarnaka lagun bildu ziren Errenteria-Oreretan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/09
Errauste planatren aurkako elkarretaratzea atzo.

Errauste planatren aurkako elkarretaratzea atzo.

Elkarrateratzeak deitu zituen atzo arratsaldean EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herri guztietan. Zubietako errauste plantaren obrak martxan dira jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den astean iragarri zuenez, atzo abiatu zituzten lanak, eta bihar egingo dute inaugurazio ofiziala, lehen harria jarrita. Errauste plantaren lanak gelditzeko eta herritarren eskaera entzun dezatela eskatzeko hamarnaka lagun bildu ziren Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen sarreran. Errauste planta “inposatua” ezin dutela onartu datozen 35 urteetarako esan zuten bildutakoek: “Gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa kaltetuko ditu. Lurra planeta bakarra da, mugatua, eta ezin dugu segitu berdin, erabili eta bota, erabili eta bota…”. Krisi garaiak direla nabarmendu zuten bestalde, “krisi ekonomiko sakona bizi dugu eta horrek, krisi soziala, politikoa, humanitarioa eta osasun krisia ere eragin ditu”. Langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxe kaleratzeak eta pobrezia gero eta ugariagoari inbertsio “faraonikoekin” erantzun diotela administrazioek salatu zuten, “horietan xahutu dituzte diru publikoak, inbertsio sozial guztietan murrizketak egiten dituzten bitartean: osasungintzan, irakaskuntzan, gazteei begirako laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan”. Errauste planta, alferrikakoa Atzera begira jarri ziren elkarretaratzearen deitzaileak errauste plantaren aurkako borrokak bide luzea duela egina gogorarazteko: “Urteak daramate errauste planta Gipuzkoan egin nahian zerbitzu publikoekin aberasten diren hainbat enpresa handi ustelak eta lotsa gutxiko hainbat politikarik. Erraustegia oraindik eraiki gabe egotea, ez al da garaipen bat izan?”. Errauste plantak alternatibak badituela erakutsi duela Gipuzkoak erantsi zuten, “erraustea baino garbiagoak, osasuntsuagoak eta merkeagoak. Gipuzkoako udalerrien erdian baino gehiagotan egunero dago martxan hondakinen kudeaketa alternatiboa. Gipuzkoan erakusten ari gara ez dagoela hondakinik erre beharrik”. Berdintasuna ere eskatu zuten, “betebeharretan eta eskubideetan. Denen betekizuna delako hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea”. Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei eskaera zehatza egin zieten atzo bildutako herritarrek, proiektua geldi dezatela eta herritarrek eskatzen dutenari jaramon egitea. Atzoko mobilizazioak segida izango duela gogorarazi zuten azkenik eta herritarrak mugitzera deitu zituzten. Bihar, hilak 10, elkarretaratzea deitu dute Lasarte-Orian Bugati ondoan goizean. Hilaren 27an, berriz, Zubietan Erraustegiaren Aurkako Eguna antolatu dute.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.