Asteburu honetan hasiko dira Itsas Mendik antolatutako XXVII. Musika Jardunaldiak.
Madrilgo haur eta gazteek osatutako abesbatza batek abestuko du larunbatean Donibanen.
Asteburu honetan hasiko dira Itsas Mendi elkarteak urtero antolatzen dituen musika jardunaldiak, eta ekainaren 11n bukatu dira. Tartean, zortzi kontzertu, ikus-entzunezko bat eta Mugarik Gabeko Txuntxuneroen urteroko topaketa.
Bi omendu izango dituzte aurten jardunaldiek. Batetik, zendu berri den Juanba Berasategiri eskerrak emango dizkio Itsas Mendik jardunaldietan, “isil eta umil eskertu nahian ongi betetako lana”, eta bestetik, ia derrigorrezko keinu Konstantzia Musika Bandari. 200. urteurrena du aurten Donibaneko musika bandak, eta urteurrena ospatzeko, kontzertu berezi batekin itxiko dute aurtengo jardunaldien egitaraua.
Aurretik, baina, izango da besterik. Asteburu honetan bi kontzertu izango dira. Pasaia Txiki Abesbatzarena ostiralean, eta Madrilgo Pequeños Cantores koroarena larunbatean. Bi kontzertuak San Joan Bataiatzailearen parrokian izango dira, 20:00etan, doan.
Egitaraua
Pasaia Txiki Abesbatza, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Pequeños Cantores, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Ganbara abesbatza, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroak, kalejira Pasai Donibanen barrena.
‘Ez dok amairu’ filma.
Victor Hugon, 20:00etan.
Jan Van Charles Group, 13:00etan, Santiago plazan.
Ibaiertz Abesbatza, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Itsas Mendi Txistulari taldea, 13:00etan, Santiago plazan.
Konstantzia Musika Banda, 13:00etan, Santiago plazan.
Oharra: parrokiako kontzertu guztiak, 20:00etand dira, doan.