Txirrindulariak aurrez aurreko batean bizikletaz eta horien arrabolez indarrak neurtuko dituzte sprint eran egingo dituzten probetan.
Gold Sprint proba bigarrenez egingo dute larunbatean.
Gold Sprint probaren bigarren aldia egingo du Gurpilarte elkarteak larunbatean Merkatuzarren 18:30ean. Proba Emakumeen Birak Errenterian azken etapa izango duela eta antolatu duten egitarauan txertatu dute antolatzaileek. Txirrindulariak aurrez aurreko batean bizikletaz eta horien arrabolez indarrak neurtuko dituzte sprint eran egingo dituzten probetan.
Parte hartzaileek ez dute oreka mantendu beharrik ezta zailtasun orografikorik gainditu behar, baldintza bakarra, pedalei indarrez eragitea da eta beraz, proban edonork har dezakeela parte esan dute antolatzaileek, “baita bizikleta gainean eskarmentu txikia dutenek ere”. Probaren unerik gorenetan orduko 80 kilometroko abiadura gainditzen dute.
Bizikleta egokituak eta arrabolak Gurpilartea elkarteak jarriko ditu. 250 metroko kanporaketak egingo dituzte. Finala eta 3. eta 4. posturako sailkapena 500 metroko distantzian egingo dituzte. Parte hartzea librea da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea eta adinez nagusi izatea.