Igandean (hilak 14) egingo dute Burusoil Egunaren bigarren aldia.
Burusoilen lehenengo eguneko argazkia. Argazkia: Roberto Jover.
Lehenengoa antolatu zutenean kalera atera eta ahalik eta lagun gehien biltzea izan zuten helburu, ongi pasatzearekin batera. Arrakastatsua izan zen
Burusoilen Lehen Eguna, eta lehenak bigarrena ekarri du. Igandean (hilak 14) egingo dute jaiaren bigarren aldia.
Egunaren aurkezpena egingo dute 11:30etan Zumardian eta ordu erdi beranduago poteoan abiatuko dira herriko tabernetara Doike trikitrixa taldearen doinuak lagunduta. Bazkideen bazkariaren txanda helduko da ondoren, eta amaitzeko kontzertua antolatu dute Lemon Twist taldearekin 18:00etatik aurrera.
Jaian parte hartzea herritar orori zabaldu diote, elkartean parte hartzeko, berriz, baldintza bakarra da: burusoila izatea.