Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoarren %36,5ek hitz egiten du euskaraz

Euskaraz zenbat hitz egite den neurtzeko, 2016ko udazkenean neurketak egin zituen Soziolinguistika Klusterrak. 2014ko datuak hobetu egin dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/05/10
kale.neurketa.lezo1

Klusterreko Belen Uranga, datuen aurkezpenean izan zirenei azalpenak ematen.

Soziolinguistika Klusterrak Lezoko euskararen kaleko erabileraren neurketaren datuen berri eman zuen atzo. Neurketa iazko irailaren 21etik urriaren 23ra egin zen, herriko lau eremutan herritarrek zein hizkuntzatan hitz egiten zuten jasoz. Horretarako neurtzaileek zonalde bakoitzean zortzi orduko saioak egin zituzten, egun ezberdinetan. 3.358 lagunek (Lezok 6.000 biztanle inguru ditu) egindako 1.691 elkarrizketa izan ziren neurtu zirenak, eta horietatik %36,5 euskarazkoak izan ziren. Hortaz, laburbilduz, lezoarren herenak baino gehiagok hitz egiten du euskaraz kalean, euskararen erabilera %36,5ekoa da. Honakoak izan ziren neurketarako erabili ziren lau zonaldeak
  • Erdialdea. Euskara gehien erabiltzen den eremua da, %45,2. Azken urteetan erabilera mantendu egin da.
  • Lazon-Pildain eremua. Gutxien erabiltzen den eremua da, %27,6ko erabilerarekin. Gora egin du erabilerak azken neurketetako datuei erreparatuz gero.
  • Urdaburu (Jaizkibel hiribidea, Karlos Saldise eta Ijurko ingurua). %28ko erabilera dago bertan. Azken urteetan erabilera asko jaitsi da.
  • Zubitxo-Elias Salaberria eremua. %34ko erabilera dago bertan, gora joan da azken urteetan.
Aurreko neurketa 2014an egin zen. Orduko hartan erabileran datua %35,8koa izan zen. Baina 1990tik ari dira neurketa egiten Lezon, eta atzo Klusterreko kide Belen Urangak esan zuenez, interesgarria da 26 urteetako segidari begirada ematea. Honako grafikoan, datu orokorrak, nahiz adin tarteen araberakoak ikus daitezke, urtez urteko bilakaeran.
urtez.urte

Euskararen erabilera datuak, urtez urte, adin tarteka banatuta.

                Bilakaerari begiratuta, hainbat irakurketa:
  • 1990etik 2016ra, euskararen erabileraren datu orokorra puntu eta hiru hamarrekotan hazi da. Urtetik urtera aldaerak izan dira. Daturik eskasena 1994koa izan zen (%26,4), eta oparoena 2012koa (%41,8).
  • Gazteen artean hazi da gehien euskararen erabilera. Haurretan, mantendu egin da.
  • Helduen erabilerak gora egin du azken 26 urteetan.
  • Adinekoenak, berriz, nabarmen behera.
  • 1986an euskaldunen batez bestekoa Lezon %46koa zen. 2011n (EUSTATen azken datu ofizialak), %56,2koa. Ia euskaldunak %17 dira herrian (datua 1986tik apena aldatu da).
Bestelako hainbat datu esanguratsu:
  • Kaleko elkarrizketetan, haurrak tartean daudenean, euskararen erabilera nabarmen handia da, %46,6koa.
  • Helduen arteko elkarrizketen %27,2 da euskaraz.
  • Sexuari erreparatuz, emakumeek %38,2an hitz egiten dute euskaraz, eta gizonek %34,8an. Segida historikoan, emakumeen erabilera pixkat jaitsi da, eta gizonena nabarmen igo.
  • Inguruko herriekin, nahiz Gipuzkoako, EAEko edo Euskal Herriko datu orokorrekin alderatuta, Lezoko euskararen erabilera altuagoa da.
  • Erabilera isotropikoa, hau da, espero daitekeena (Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik sortutako formula batean oinarritzen da, ausazko elkarrizketetan izan daitezkeen aldagaiak kontuan hartzen dituena) %25.6koa da Lezon.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.