Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusa 09:00etan irtengo da Zumarditik eta Senperetik bueltan berriz 18:30ean. Autobuserako txartelak ikastolaren bulegoetan eros daitezke 5 euroan.
Ehunka euskaltzale biltzen dira Senperera Herri Urratsera.
Herri Urrats igandean ospatuko dute. Ipar Euskal Herriko ikastolen bestan aurten lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeak ekarriko dituen gastuak arindu nahi dituzte. Heldu den ikasturtean irekiko ditu ateak. Orereta Ikastolak autobusa antolatu du Herri Urratsera joateko, eta aurtengo jaialdia berezia izango dela eurentzat gaineratu dute: “Lehen urtea da Zubiak Eraikiz hitzarmena martxan dagoela, hortaz, guraso eta langile talde bat elkartu eta bertara hurbilduko gara lanera”. Iparraldeko ikastoletako guraso zein irakasleekin harremanak sendotzea dutela helburu, laguntzearekin batera, gaineratu dute.
Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusa 09:00etan irtengo da Zumarditik eta Senperetik bueltan berriz 18:30ean. Autobuserako txartelak ikastolaren bulegoetan eros daitezke 5 euroan.