Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Galeria] Kartzelak husteko borrokan jarraitzera deitu du Kalera Kalerak

Milaka lagunek egin dute bat gaur arratsaldean Kalera Kalera dinamikak Euskal udaberria Kalera kanpainaren barruan Oreretan deitu duen nazio manifestazioarekin.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/13
Maniofestazio burua Biteri kalean.

Manifestazio burua Biteri kalean.

Milaka lagunek egin dute bat gaur arratsaldean Kalera Kalera dinamikak Euskal udaberria Kalera kanpainaren barruan Oreretan deitu duen nazio manifestazioarekin. 1977ko Amnistiaren aldeko Astearen 40. urteurrenaren harira deitu du manifestazioa. 17:30ean abiatu da herriko plazatik eta ordu eta erdi beranduago eman diote hasiera ekitaldiari txalaparta doinuek. Bidean, preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria, larri gaixorik dauden presoen aldekoa, baita amnistiaren aldekoa ere. Kalera, kalea eta bakea irabaztera goiburua zuen pankartari eusten Juan Mari Olano, Iñaki Gracia, Olaia Matxain, Oihana Garmendia, Itziar Aizpurua, Seanna Walsh Sinn Feineko preso ohien batzordeko burua, eta Antton Lopez Ruiz Kubati. Manifestazioaren burua Biteri kalean sartzeko unean, Nafarroa etorbidetik jendeak pasatzen jarraitzen zuen. Zumardian egin dute amaiera ekitaldia. Matxainek duela 40 urteko Amnistiaren Aldeko Aste odoltsua ekarri du gogora eta omenaldia eskaini die dinamikak poliziak aste hartan hil zituen zazpi euskal herritarrei. Bereziki oroitu dituzte Clemente del Caño Ibañez, Gregorio Maritxalar eta Rafael Gomez Jauregi. Hirurek Oreretan hil zituzten. Baita Jose Luis Cano ere. Azken hori Iruñean hil zuten poliziek. Gaurko manifestazioan duela 40 urteko gertakari latzak ekarri dituzte gogora. baina ez hori bakarrik, euskal presoen eta iheslarien auziarentzat berehalako konponbidea exigitu dute bildutakoek, “benetako bake eta bizikidetza agertoki berri bat lortzeko ezinbestekoa baita gatazkaren ondorioei konponbidea ematea”. 40 urte beranduago ere amnistia eskatzen Matxainen ondoren, Seanna Walsh Sinn Feineko preso ohien batzordeko buruak hartu du hitza. Txalo artean hartu du bildutako jendetzak. Manifestazioarekin bat egin eta elkartasun hitzak izan ditu irlandarrak, eta IRAko presoen historia, borrokaldiak eta egindako bidea azaldu ditu. Lehen hitzak Martin MacGuinnessentzat izan ditu. Olano igo da azkenik oholtzara. Lehen hitzak preso palestinarrentzat izan ditu eta elkartasun osoa helarazi die. Une honetan 1.700 preso palestinar gose greban ari dira familien bisitak eduki ahal izateko. Gogora ekarri du halaber, Oscar Lopez Rivera Puerto Ricoko presoa: “36 urte bete ditu espetxean eta datorren asteazkenean askatuko dute. Zorionak erakutsi duzun duintasunagatik, adibidea izan zarelako mundu guztiko iraultzaileentzat”. Duela 40 urte aukera historikoari ihes egiten utzi ziola Euskal Herriak esan du Olanok, “dena zen posible orduan, baino ez genuen jakin herri bezala jarduten. Ardura ziurrenik guztiona izango da, baina batzuena handiagoa. Amnistiaren aldeko borroka, borroka politikoaren ardatz zen duela 40 urte gure kaleetan”. Amnistiak askatasuna esan nahi zuela, preso eta iheslariak etxera ekartzea, alderdi politiko eta sindikatuen legalizazioa, langileen bizi baldintza duinak, euskarak hegan libre egin ahal izatea, zazpiak bat, demokrazia, eta herri borondatearen gailentzea esan nahi zuela nabarmendu du, “horregatik herri oso bat kaleratu zen amnistia aldarrikatuz gararik gogor eta bortitzenean, frankismoaren indar armatuz okupatua genuela herri hau eta tiroz eta kolpez hartzen gaituztenean herritarrak kalera atera ginen aurre egitera. Behartu genituen euskal preso politikoak kaleratzera”. Abenduaren 15ean atera zela azken preso politikoa gogoratu du Fran Aldanondo, eta hiru aste beranduago hasi zirela kartzelak berriz ere betetzen eta urtebete beranduago ehundik gora euskal preso zirela Espainiako Estatuko espetxeetan, “geroztik errepresioak ez du etenik izan. 40 urte beranduago gure borrokalariak kalera ateratzeko eskatuz gabiltza, amnistia ere eskatzen gabiltza. Presoak, iheslariak eta deportatuak Euskal Herriko kaleetara lehenbailehen itzultzeko eredu bat behar dugu, eta trantsizioan bezala borroka eginez lortu behar dugu. Borroka ez da eten, aurrera jarraitzen du”. Euskal Herriak egunsenti berri bat ikusten badu, ez dela hego haizeak ekarria izango nabarmen du du “milaka gizon eta emakumeen ahalegin, sakrifizio eta borrokak ekarri du”. Gaur Euskal Herrian fase bat itxi nahi dutela erantsi du, “horretarako derrigorrezkoa da preso, iheslari eta deportatuak hemen gurekin izatea, kalean, etxean, askapen prozesua bururaino eraman ahal izateko.Independentziaren aldeko prozesuak behar ditu, maite ditugu, eta behar ditugu hemen, gure artean. “. Amaitzeko Kalera Kalerak datorren asteburuan Frantziako zein Espainiako estatuetako espetxeetara antolatu dituen martxetan parte hartzera deitu ditu bildutakoak.
Kalera Kalera Nazio Manifestazioa Oreretan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.