Errenteria-Oreretako adingabe baten kasua ikertzen ari da Ertzaintza 'bale urdina' jokoarekin harremana izan dezakeelakoan.
Balea urdinaren jokoarekin lotura izan dezaken kasua ikertzen ari da Ertzaintza.
Errenteria-Oreretako adingabe baten kasua ikertzen ari da Ertzaintza, parte hartzaileak suizidiora bultzatzen dituen
Balea urdina jokoarekin harremana izan dezakeelakoan. Prebentzioa helburu duen oharra zabaldu du Segurtasun Sailak: “Sare sozialak erabiltzen dituzte jokoa zabaltzeko, nerabeei zuzentzen diete eta arriskutsua da. 50 proba gainditzea eskatzen die parte hartzaileei jokoa zuzentzen duenak. Beso eta zangoetan zauriak egitea, ordu txikietan beldurrezko filmak ikustea, edota altuera handiko toki arriskutsuetara igotzea. Azken proba, bere buruaz beste egitea litzateke”.
Parte hartzaileak sare sozialetan bilatzen dituztela jakinarazi du Segurtasun Sailak, eta nerabeak izaten direla normalean, azken horiek asko ibiltzen direlako sareetan eta manipulatzen errazago direlako.
Adin txikikoek “joko” hori inguruko beste adin txikikoak jazartzeko erabil dezaketela gaineratu dute.