Tomas Lopez kaletik behera zetorren auto batek, Oiartzun ibaian amaitu du.
Autoa Oiartzun ibaian.
Tomas Lopez kaletik behera zetorren auto batek, Oiartzun ibaian amaitu du. Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantziak bertaratu dira, eta suhiltzaileek atera dute gidaria autotik.
Dirudienez, matxura mekaniko baten ondorioz, ezin izan du autoa gelditu. Gidaria ospitalera eraman dute. Eramateko unean kontziente zegoen.
Belar hesia, eta baranda puskatuta Oiartzun ibaira jausi da autoa.