Nahia Polo Amenabar txirrindularitzako herrialdeko txapeldun izan da, Haur Mailan, larunbatean Ataunen jokatutako proban.
Nahia Polo, txapelarekin, OTXEko beste kideekin Ataunen.
OTXE Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolako kirolari Nahia Polo Amenabar errenteriarra, txirrindularitzako Gipuzkoako Txapeldun izan zen larunbatean Ataunen jokatutako proban. Zehazki, Haur Mailako lehena izan zen gaztea.
Larunbatean jokatu zen herrialdeko txapelketa Ataunen, Kimu (10-11 urte) nahiz Haur (12-13 urte) mailetakoak hain zuzen ere. Orotara, 240 partaide izan ziren lehian tartean, OTXEko hainbat. 1,2 kilometroko zirkuitua zuten prest txapelaren bila joateko lehiakideek: kimuek lau bira eman behar zizkioten, haurrek, berriz, hamar. Partaideen artean nabarmentzekoa da aurten nesken kopuruak errekorra suposatu duela, 26 partaiderekin.
OTXEk eskolako txirrindulariak zoriondu ditu, bereziki, Nahia Polo Amenabar.