San Juanek irabazi du Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa
Hibaikak irabazi du Gipuzkoako Liga
Mutrikun lehiatu zen atzo Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, eta San Juanek irabazi du titulua nesken estropadan. Hibaika izan zen bigarrena, 18 segundora. Bezperan, baina, Liga irabazi zuten errenteriarrek. Gipuzkoako txapelketan Orio izan da hirugarren eta Donostia A. laugarren. Mutiletan, Hondarribia Mutilen estropada Hondarribiak irabazi zuen atzo. Orio bigarren izan zen, eta hirugarren San Juan, irabazletik 17 segundora. Laugarren tokian Donostiarra helmugaratu zen. Baina seniorrek ez zutena lortu, Gazteen Mailako mutil arrosek lortu zuten. Gipuzkoako txapelketa San Juango gazteentzat izan zen atzokoan, Getaria Zarautz eta Zumaia hurrenez hurren irabazita.