Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Andra Mari abesbatza eta gitarra Musikasteren protagonista

Ostiralean hasiko den Musikaste Euskal Musikaren Asteak, Andra Mari abesbatzaren 50 urteko ibilbideari tarte berezia eskainiko dio.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/16
Mari Jose Telleria, Javier Olaskoaga, Julen Mendoza, Joxean Muños eta Jon Bagues aurkezpenean.

Mari Jose Telleria, Javier Olaskoaga, Julen Mendoza, Joxean Muños eta Jon Bagues aurkezpenean.

Ostiralean hasiko da Musikaste eta aurten, 45. edizioa betetzen duenean,  Andra Mari abesbatzaren 50 urteko ibilbideari tarte berezia eskainiko dio, baita Oskarbi taldeari (50 urte bete ditu), eta Escolania Easori (25 urte bete ditu). Aurreko ekitaldietan bezala, musika egitarau zabalarekin dator hilaren 19tik 27ra bitartean egingo duten Musikaste. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia eta  Jon Bagues Eresbilgo zuzendariak Musikasteren hiru ezaugarri nagusia nabarmendu ditu, “ibilbide luzeko interpreteak bildu ditu Musikastek. Horen adibide dira, omenduko ditugun Andra Mari Abesbatza, Oskarbi taldea eta  Escolania Easo. Gitarrak protagonismo berezia izango du ekitaldi honetan. Badirudi zerikusi handirik ez duela euskal musikarekin, baina tarte handia izan du eta emanaldi berezia eskainiko diogu. Azkena, euskal musikagileen presentzia da eta ezezagunak ziren lanak aurkeztuko ditugu 45. aldi honetan, Sorozabalenak kasu”. Horren harira, Pablo Sorozabalek Jai-Alai filmerako idatzitako soinu bandan oinarrituta suite sinfoniko korala estreinatuko duela azaldu du Baguesek. Filma galduta dago, baina musikaren partituren kopiak badaude.
Musikaste, Eresbilek urte osoan zehar egindako lan mardularen espresioa da. Julen Mendoza Errenteriako Alkatea
Maria Luisa Ozaita musikagilea ere ekarriko du gogora Musikastek. Apirilean zendu zen Ozaita eta berebiziko lana egin zuen emakume musikagileen lana bistaratzeko. Mendeurrenak ospatzen dituzten Ricardo Isasi, Jose Antonio Egia edo Jose Yanci ere omenduko ditu Euskal Musikaren Asteak. Musika baliabideak optimizatzeko sortutako sareak berritu ditu gainera Musikastek, eta ekitaldi honetan,  Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkartea, Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea eta Errenteria Musikalekin elkarlanean arituko da. Azken horri aipamen berezia egin dio Baguesek: “Bertako irakasleek kontzertu pedagogikoen antolaketan parte hartuko dute eta bertako ikasleek ere emanaldiak eskainiko dituzte”. Errenteriako Udal Txistu Bandari eta Errenteria Musikaleko bandari ere eskerrak eman dizkio Musikastek. Musikagile berriek ere izango dute tartea Musikasteren barruan. Musikeneko geletatik sortutako sei musikagile berriren lanak aurkeztuko dituzte.
Euskal musika berreskuratu, zaindu, gorde eta partekatu egiten du Eresbilek. Ondarearekin lanean ari den elkarterik inportanteenetakoa da. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritza
Musika garaikidearekin zabalduko dute Musikaste ostiralean Ensemble Kuraiaren emanaldiarekin. Andra Mari Baesbatzaren kontzertu bereziak hartuko du txanda larunbatean eta Itziar Galdios, sopranoa eta Maite Arruabarrena Mezzosopranoarekin batera ariko dira gaur egun zein garai batean kide izan zirenak, guztira 120 ahots oholtza gainean. Igandekoa, eliz musikari dedikatutakoa izango da, eta txistu doinuei ere. Hurrengo ostegunean, hilak 25, Ganbera musikaren barruan gitarra izango da protagonista, Andrea Gonzalez Caballero, Enrike Solinis eta Carmen Becerraren eskutik. Abesbatzen eguna izango da  hilaren 26an, eta Easo Eskolania, Itsasoa abesbatza, Landarbaso abesbatza eta Oskarbi taldea arituko dira. Hilaren 27an, larunbatarekin, amaierako kontzertua egingo dute Andra Mari Abesbatzak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.