Lezoko baratze parkeko zazpi eremu horietako bat kudeatu nahi dutenek bihar (asteazkena 17) dute informazioa jasotzeko aukera, Lezoko Baratza Parkean.
Lezoko baratze parkearen ikuspegi orokorra.
Lezoko baratze parkeko zazpi plazak ez dute arduradunik. Hortaz, Lezoko Udalak herritarrei dei egin die, plazaren bat kudeatu nahi izanez gero, horretarako aukera badagoela. Biharko (asteazkena, hilak 17) jarduera berezia prestatu dute plaza horiek betetze aldera. Parkean eremua dutenek barazkiak era ekologikoan hazteko aukera dute. Aisia aktiborako gune ere badira baratzeak.
Izan ere, 18:00etatik 19:30era, ohiko bisita egingo du
Furgobaratzak Lezoko baratze parkera bihar. Hori baliatuta, landu gabe dauden plazetan interesa dutenek egitasmoa zer den ezagutzeko aukera izango dute. Interesa piztuz gero, udalean plaza eskaera egin behar dute hala nahi dutenek (hainbat agiri bete behar dituzte, eta erregistroan eman).