Igeriketa lasterketa antolatu dute bigarrenez ADEMGIren Gipuzkoako Esklerosi anizkoitzaren Elkartearen alde.
Esklerosi anizkoitzaren elkartearentzat izango da bildutako diru guztia.
Ekitaldi solidarioa egingo dute larunbatean (hilak 20) Fanderiako igerilekuan. Igeriketa lasterketa antolatu dute bigarrenez ADEMGIren Gipuzkoako Esklerosi anizkoitzaren Elkartearen alde. Parte hartzaileek 100 x 500 metroko taldekako errelebo lasterketa egin beharko dute eta bildutako dirua elkartearentzat izango da.
Talde bakoitzak, bost partaide izango ditu gutxienez eta hamar gehienez, eta hamabi talde onartuko dituzte gehienez. Talderik ez duen jendeak ere izena emateko aukera izango du, eta lasterketaren egunean bertan antolatuko dituzte taldeak antolatzaileek. izena emateak 5 euro balio ditu pertsonako eta proban parte hartu gabe laguntzeko aukera ere izango da 0 ilararako sarrerak erosita. Izena emateko berriz, interesdunek Galtzaraborda (943 44 96 90) edo Fanderia (943 34 44 23) kiroldegietako harreretan egin dezakete.
Lehiaketaren harira, Fanderiako igerilekua itxita izango da 15:00etatik 17:00etara. Proba 15:30ean izango da.