Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jubilatuen elkarteek, ateak zabalduko dituzte

Ateak Zabalduz! astea antolatu dute bosgarrenez Errenteria-Oreretako jubilatuen zortzi elkarteek, Lagunkide taldeak eta Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen azpisailak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/17
Ateak Zabalduz astearen bosgarren aldia aurkeztu dute Merkatuzarren.

Ateak Zabalduz astearen bosgarren aldia aurkeztu dute Merkatuzarren.

Ateak Zabalduz!  astea antolatu dute bosgarrenez Errenteria-Oreretako jubilatuen zortzi elkarteek, Lagunkide taldeak eta Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen azpisailak. Helburua, astebetez egitarau oparoa eskaintzea herritar orori, eta urtean zehar elkarteetan ehunka jubilatuk egiten dituzten lanak ikusgai jartzea. Gaur aurkeztu dute datorren astelehenean, hilak 22tik, hilaren 26ra arte egingo duten astea Merkatuzarren  Nagore Basurto Ongizate zinegotziak eta jubilatu elkarte guztietako ordezkariek. “Egun jubilatu asko aritzen da elkarteetan, mugimendu handia dago horien inguruan eta ekarpen oparoa egiten diote herriari”. Astelehenean jubilatuek herriko elkarteetan egindako lanen erakusketa zabalduko dute Merkatuzarren. Denetarik ikusteko aukera izango da  10:00etatik 13:00ak arte. Egun berean antolatu dute, arratsaldez, eskuko telefonoen gaineko tailerra: “Oso erabilgarri eta lagungarriak dira adineko jendearentzat, baina askotan zailtasunak ditugu erabiltzeko”, esan du Beti Bizkor elkarteko Nieves Apeztegiak. WhatsApp  aplikazioaren gainean ariko dira Vodafone Fundazioaren laguntzaz. 16:00etatik 17:30era eta 18:00etatik 19:30era izango dira tailer horiek. Dantza saioa, sukaldaritza osasungarriaren gaineko tailerra, kirol jarduerak, eskulan tailerra, omenaldia, bazkaria… denetarik antolatu dute, eta ekitaldi guztiak dira doakoak eta publiko guztiari irekiak, bazkaria izan ezik. Horretarako txartela erosi beharko dute. Bisita kulturala ere antolatu dute astearen barruan. Herriko lantegien gainekoa izango da, “bata tradizionala eta bestea berritzaileagoa”, esan du Caridad Migeltorenak Lagunkidekoa. Migueltorean da beteranoena, 90 urterekin. Izan ere, Papresa bisitatuko dute lehenik, eta ondoren, Torrekuara joango dira Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ezagutzera. 10:00etatik 13:00etara izango da hori. Arratsaldean berriz, Euskal Jaiarekin jantziko dituzte kaleak Merkatuzarretik abiatuta 17:00etan. Egitaraua Astelehena, 22
  • 10:00-13:00: Erakusketa antolatuko dute eta bisitatzeko aukera izango da Merkauzarren.
  • 16:00-17:30: Eskuko telefonoaren erabileraren gaineko tailerra Merkatuzarren.
  • 18:00-19:30: Eskuko telefonoaren erabileraren gaineko tailerra Merkatuzarren.
Asteartea,23
  • 11:00-13:00: Munduko dantzen tailerra.
  • 17:30-19:30: Sukaldaritza tailerra.
Asteazkena,24
  • 10:00-13:00: Bisita Kulturala Papresa lantegira eta Fabrika Kreaktibora.
  • 17:00-20:00: Euskal Jaia Merkatuzarretik abiatuta.
Osteguna,25
  • Kirol Jarduera Galtzaraborda Kiroldegian.
  • 17:00-20:00: Eskulan tailerrak.
Ostirala,26
  • 11:30-12:30/ 16:30-19:30: Omenaldia Lagunkide udal zerbitzuko taldeei, bazkaria, emanaldiak eta dantza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.