Pasaiako Udalari eskatu diote Zaharren Egoitzaren zerbitzua Kaiperi berriro ez esleitzeko.
San Pedroko zaharren egoitzako langileak ez dute soldata kobratu.
San Pedroko Udal Zaharren Egoitzako langileek, Kaipe enpresak subkontratatutakoek,
zorrak kobratu gabe jarraitzen dutela salatu dute.
Langileen ordezkariek jakinarazi dutenez, fundazioak bere zatia ordaindu duen arren (14.267,56 euro), langile bakar batek kobratu du, eta gainontzekoek zor zaiena jaso gabe jarraitzen dutela nabarmendu dute. Zehaztu dutenez, Kaipek, guztira, 31.371, 20 euro zor dizkie, ordainketan berandutzeagatik gehitu behar zaizkion interesak zenbatu gabe.
Gauzak honela, eta udalak zerbitzua esleitu behar duela jakinik Kaipeko langileek eskutitz bat igorri diote udalari, zerbitzua Kaiperi ez esleitzeko eskatuz. “Hala funtzionatzen duen enpresa batean lanean aritzea tortura da. Ez da ona langileentzat, ezta egoiliarrentzat ere”, adierazi dute.