Xoxolur Mendi Klubaren hurrengo irteerarako izena emateko epea bihar (osteguna) bukatuko da. Igandean 08:30ean irtengo dira herritik.

Eguraldia lagun izango dute Lezoko mendizaleek igandean, iragarpenen arabera.
Sasoiko zortzigarren irteera prest du Xoxolur Mendi Klubak. Igandean da, eta Itziar-Andutz bidea egiteko asmoa dute, familia giroan, Lezoko mendizaleek. Igandean 08:30ean aterako da, kioskotik, hara joateko autobusa. Egun osorako irteera da.
Izena emateko epea zabalik dago. Bihar (osteguna) da hori egiteko azken eguna. Orki tabernako zerrendan baieztatu behar da presentzia. Bidaiaren prezioa 8 eurokoa da helduentzat, 6koa haurrentzat, eta familia ugarien kasuan gehienez 36 euro ordaindu beharko dute.
Mendi klubeko kide dira, besteak beste, herriko ikastetxeak eta udala.